ALTERNATIBAK

ETORKIZUN HORI LORTZEKO ALBOANEK LAGUNTZA EMATEN DIEN ALTERNATIBA EKONOMIKO-PRODUKTIBOAK

 

alternativas3LATINOAMERIKAKO, AFRIKAKO EDO ASIAKO TESTUINGURU BATZUETAN

alternativas1GURE HEZIKETA- ETA SENTSIBILIZAZIO-LANA

alternativas2ALBOANEN MATERIALAK

 

LATINOAMERIKAKO, AFRIKAKO EDO ASIAKO TESTUINGURU BATZUETAN

ALBOANek hasieratik lagundu die prozesu ekonomiko-produktiboetan parte hartzen duten erakundeei Latinoamerikan, Afrikan eta Asian. 2014-2018ko plan estrategikoak lan-ildo hori jasotzen du, eta ALBOANen helburuen artean jasotzen du aberastasuna berriz banatzen lagunduko duten eta ingurumenaren aldetik jasangarriak diren tokiko eta eskualdeko garapen sozioekonomikoko proposamenak sortzen laguntzea. Hori gauzatzeko, ekintza-estrategia hauen aldeko apustua egiten da:

  • Gaur egungo garapen-ereduak zer muga dituen plazaratzea, desberdintasunak sortzen baititu, eta inguruko herritarrei ekintza- eta eragin-proposamenak aurkeztea.
  • Desberdintasunari eta alternatiba sozio-ekonomikoei buruzko jarrera-adierazpen bat prestatzea, genero-berdintasuna barnean hartuta.
  • Kontsumo arduratsuko, bidezko merkataritzako eta banka etikoko alternatibak indartzea.
  • Sentsibilizatzeko guneak antolatzea, publikoari irekiak, ALBOANen proposamena dibulgazio-moduan, era erakargarri eta praktikoan (hitzaldiak, tailer laburrak…) zabaltzeko.

Gainera, plan horren barruan, prozesu estrategiko batzuk zehaztu ditugu. Haietan, ALBOANek apustu sendoa egin du bere arlo guztietatik proposamenak eraikitzeko eta emaitzak lortzeko. Haietako batek, 3. prozesu estrategikoak, lotura zuzena du COMPARTE komunitateak alor ekonomiko-produktiboan egin duen gogoeta- eta ekintza-lan batekin. Prozesu instituzional gisa jokatzen du, ALBOAN bere osotasunean konprometitzen baitu eta garapenerako lankidetza-ekimenak eta gizartea eraldatzeko hezkuntza-ekimenak antolatzen baititu.

Foto Alternativas Contextos

ALBOANen webgunean jasota daude Latinoamerikan, Afrikan eta Asian lagundu dituen eta laguntzen dituen proiektu eta prozesu ekonomiko-produktiboak.

GURE HEZIKETA- ETA SENTSIBILIZAZIO-LANA

Herritartasun globalerako heziketa-lana ALBOANen oinarrizko beste lan-lerroetako bat da. Hamar urte baino gehiago daramatzagu proposamenak eginez hezkuntza formalaren, ez-formalaren eta informalaren alorrean, zenbait gai azalduz euskal gizarteari eta, zehazki, gure erakundearen oinarri sozialari.

Azken urteetan, arreta berezia jarri dugu baliabide naturalen gobernantzari eta horrek garabidean dauden herrialdetan eta gure hurbileneko esparruan duen eraginari lotutako gaietan. Halaber, interrelazio globalak agerian jartzeko gaiak landuz goaz, erakusteko gure kontsumoak, bizitza-estiloak eta jarduteko moduek bidean jar gaitzaketela lurreko ondasun komunen erabilerarekin eta defentsarekin konprometitutako herritartasun global batera.

Europak, Espainiak eta gure ingurune lokalek bizi duten krisiaren testuinguruan, gero eta behar handiagoa nabari dugu bizitzeko behar ditugun ondasunak ekoitzi, banatu eta kontsumitzeko proposamen alternatiboak egiteko.

Une aproposa da alor ekonomiko-produktiboko esperientzia alternatiboei lotuta dauzkagun aukerak eta guneak zabaltzen jarraitzeko. Beraz, uste dugu gure ekintza alderdi hauetara bideratu behar dugula:

  • gogoeta kritiko bat egitea gure garapen-ereduari buruz eta horrek tokiko mailan nola maila globalean dituen eragin sozial, ekonomiko, kultural eta ingurumenekoei buruz.
  • garapen-ideiari elementu berriekin laguntzea, dimentsio desberdinetatik eta perspektiba osoarekin. Ulerturik alor ekonomiko-produktiboko esperientziek eta ikaskizunek garrantzi berezia dutela bizi garen testuinguru globalean eta lokalean.
  • giza garapen jasangarri baterantz bideratutako ekoizpen, banaketa eta kontsumo alternatibo, solidario eta asoziatiboko proposamenen berri ematea.
  • garapen alternatiboaren ezaugarriak praktikan jartzen (eta haietan parte hartzen) hasteko gaitasunak handitzeko prozesu kolektiboei laguntza gehiago ematea.
  • Euskadiko eta Nafarroako beste sare eta erakunde batzuekin aliantzak egitea, esperientzia ekonomiko-produktibo alternatiboak hedatzen egiten ari garen lana sustatzeko. Tokiko aliantzak ezinbestekoak dira gizartean eragiten jarraitzeko eta izaera alternatiboko kontsumo, ekoizpen eta banaketa komertzialeko ekimenetarako atxikimendua lortzeko.

Foto Alternativas Educacion Sensibilizacion

ALBOANEN MATERIALAK

  • Guzmán Bonilla, MT (ALBOAN Fundazioa). “Alternatibak bilatzeko esperientzia kolektibo bat. Gaitasun-garapena, aldaketarako estrategia” (230 – 237 or.), Garapenerako Hezkuntzako VI. Biltzarra “Hezkuntza aldatzea mundua aldatzeko. Hezkuntzako ekintza askatzaile baten alde!” Hegoak antolatua, 2014ko urriaren 9tik 11ra, Gasteizen.verIkusi
  • ALBOAN (2013). Tokiko eta eskualdeko garapen ekonomiko alternatiboko prozesuak. Lankidetza deszentralizatuaren apustua.
  • ALBOAN (2011). Lan egiten dugun garapen alternatiboaren alde. Esperientziatik ateratako irakaspenak.verIkusi