Negozio sozialeko planak Latinoamerikan. COMPARTE sarearen bidaia kolektiboa

10 maiatza, 2019 at 11:04 am

2017an hasitako lan kolektiboaren emaitza delarik, “Negozio sozialeko planak Latinoamerikan. COMPARTE sarearen bidaia kolektiboa” argitalpena partekatzen dugu.

Argitalpen horretan, ALBOAN, Lanki-Mondragon Unibertsitatea eta COMPARTE Sarea erakundeen arteko proiektuaren eremuan lortutako emaitzak eta ikaskuntzak biltzen dira. Proiektua, “Prestakuntza, aholkularitza teknikoa eta laguntza, COMPARTE Sarearen ekonomia sozial eta solidarioko ekimenetan”, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak finantzatu du. Aipatutako edizioan, Negozio Sozialeko hamar planak laburbiltzen dira, hots, Latinoamerikako zortzi herrialdetan Sarearen erakundeek landutakoak. Halaber, hobekuntzak ere azaltzen dira, etorkizunean antzeko esperientzietako prestakuntzan eta aholkularitza teknikoan erabiliak izateko.

Negozio Sozialeko plan horiek Sarearekin lorturiko hamar ekimen ekonomiko-produktiboen jasangarritasuna hobetzea dute helburutzat, Bolivia, Kolonbia, Ekuador, El Salvador, Paraguai, Peru, Mexiko eta Nikaragua herrialdeetan. Landa-eremuetan garatutako ekimenak dira, batik bat. Esperientzia bakar bat dago hiriko eremuan. Iniziatiba horietan, ekoizle txikiak elkartzen dira, ondoko produktu hauek lantzeko: kafea, kakaoa, eztia, barazkiak, sesamoa, kuiak eta zapatak. Garrantzitsuena da jendeari laguntzea testuinguru zailetan aurrera egiten eta bizitza hobea eraikitzen. Horrelako egoeretan, pobreziak eta bazterketak hondatu dituzte biztanleen gaitasunak jarduera produktiboak hasteko, mantentzeko eta familiak aurrera ateratzeko.