ZER DEN

COMPARTE ikasketa- eta ekintza-komunitate bat da, eta lurraldean eragina duen garapen sozioekonomikoari aukerak ematea du helburu. 2011ko ekainean sortu zen, Hego Amerikako Probintzialen Konferentziaren (CPAL) Sektore Soziala eta ALBOAN buru zituelarik. Orduz geroztik, CPALaren gizarte-erakundeen sareak COMPARTE bere egin du, eta Hego Amerikako konferentziaren beste programa bat izatera iritsi da.

comparte1comparte2

Hego Amerikako 16 erakundek eta ALBOANek hartzen dute parte COMPARTE ikasketa- eta ekintza-gunean . Erakundeok, modu kritikoan begiratu nahi diogu gure eginkizunari, eta haren buruzko gogoeta eginez, jardun berri bat egin. Komunitate horrek ekarpenak egin ahal dituenaren ustean dago. Apaltasunez, garapenari buruzko gogoeta teoriko-praktikoa baita pertsona txirotuek nahi dituzten aukera bideragarriak eta posibleak sortu nahi ditugu.

Parte hartzen ari garen erakundeen artean, interesgune ugari eta zabalak daude. Garapena sustatzeko jardunbideak eta eztabaidak are zabalagoak eta konplexuagoak dira. Prosezu hori aurrera eraman ahal izateko jakitunok lan-ibilbideak egin behar izan ditugu, non jardunbideak eta ezagutzak eraikitzeko eta partekatzeko adostu diren. Komunitate horrek antolaketa, komunikazio eta metodologia-baliabide ugari eskuratu behar izan ditu, honako helburu hau betetzeko : gure jardunari buruzko gogoeta egitea, gogoeta hori partekatzea, hari buruz teoria egitea eta jardunera itzultzea, berriro hasi ahal izateko.

COMPARTEren IKUSPEGIA

Gure helburu nagusia da esparru ekonomiko- eta produktibo- alternatiborako proposamenak egitea, gure esperientziatik abiaturik, ezagutza eta gogoeta sortu eta lantzen ditugun prozesu ekonomiko eta produktiboak hobetu.

COMPARTE osatzen dugunon arteko interesak ugariak direnez, lanaren alderdi batzuetan arreta jartzea erabaki dugu, emaitza apala baina posiblea lortu ahal izateko datozen 5 urteetan (2014 – 2018). Esperientzien eta ezagutza truke horrek trebatuko gaituzte, honako arloetan:

  • Komunitate elkartua eta indartua izatera heldu nahi da, Inazioren giza balioetan oinarritua (solidaritatea, pertsonen zaintza, errespetua eta erantzunkidetasuna).
  • Jardunetik sortzen diren eta garapen sozio-ekonomiko alternatibo ikuspegitik egiten diren ekarpenekin edukiak eta metodologiak proposatzen dituen komunitatea eratzea.
  • Komunitateak bere lanari esker, komunitatea bera osatzen duten gainerako gizarte-erakundeetan eragina lortu nahi dugu. Zeregin horretatik abiatuz, parte hartzen dugun prozesu ekonomiko eta produktiboetan laguntza eta estrategia hobetzea.
  • Modu antolatuan lan egiten duen komunitatea; gure inguruneko eta nazioarteko unibertsitateekin, eta eragile sozial eta ekonomikoekin aliantza estrategiko sendoak egin nahi dira.
  • Gure eskualdeetako garapen sozioekonomikoko prozesuei eragiten dieten politika publiko eta pribatuetan egiten dena ezagutarazteko eta eztabaida sortzeko gai den komunitatea lortu nahi dugu.

 

comparte3