EZAUGARRIAK

ALBOANEK LAGUNTZEN DITUEN ERAKUNDE EZBERDINEN JARDUERETAN OINARRITUTA, GARAPEN ALTERNATIBOAREN EZAUGARRIAK PROPOSATZEN DIRA.

Alternatiboa diogunean, bizitzeko egokia den eta pertsona guztientzat duina den mundu ezberdin batean pentsatzeko eta proposatzeko aukerak ematen dioenari deritzogu. Indarrean dagoen ereduak ez digu balio, egiaztatu baita ez dela eraginkorra, ezta gai munduak planteatzen dizkigun erronkei aurre egiteko (pobrezia, ezberdintasuna, ingurumen-krisia) ere. Hain zuzen ere, sistema horrek ez dituelako erreferentziatzat hartzen justizia, zuzentasuna eta pertsonen duintasuna. Beraz, sustatu nahi dugun garapena, indarrean dagoena ez bezalakoa izan behar du: barneratzailea; bakegilea; harmonia bilatzen duena; eta pertsonak eta haien komunitateak ardatz gisa duena.

Hala, badira garapen alternatibo prozesatuetan identifikatzeko eta haietara bultzatzeko balio zaizkigun ezaugarriak. Alternatiboa izan daitekeen garapen horrek zortzi ezaugarri proposatzen ditu “Lan egiten dugun garapen alternatiboaren alde. Esperientziatik ateratako irakaspenak”.

Badakigu ezaugarri horiek guztiak elkarren mende daudela, bata bestearen osagarri izanik, beraz, batez hitz egitean besteaz ere ari gara. Halaber, liburuan ematen diren zortzi ezaugarri horiek ez dira nahiko deskribatu nahi dugun garapenerako, baina, orain arte, behintzat, horiek dira identifikatu ditugunak.

alternativas

Lanean ari garen GARAPENERAKO EZAUGARRI hauek proposatzen ditugu:

  • Parte hartzeko eta eztabaidatzeko gaitasuna sortu: askatasunez jokatzeko eta erabakiak hartzeko gaitasunak sortzea.
  • Tokikoarekiko zerikusia: tokikoa den horretatik abiatuta ikuspegi alternatiboa eraikitzea.
  • Bizitza defendatu: pertsonak eta haien duintasunak ardatz izatea
  • Eraikuntza kolektiboaren alde egin: horrek garapena ahalbidetzen du.
  • Aniztasunetik aberastasuna atera: “gu” baztertzailetik gu barneratzailera.
  • Baliabide naturalen aberastasuna modu bidezkoan eta jasangarrian erabiltzea : garapen hori bere ingurune naturalarekin harmonian bizi da, eta gizarte- eta ingurumen-onurak sortzen ditu.
  • Emakumearen papera indartu: ez dago benetako garapenik emakumeak ere protagonistak ez badira.
  • Pertsona guztientzako bizitza onari lehentasuna eman: lehentasuna ez da kapitala biltzea, baizik eta pertsona guztiak ondo bizitzea.

ESTRATEGIA hauek bultzatzen ditugu:

  • Laguntzaz: helburua ez da ordeztea, baizik eta bidelagun izatea.
  • Gaitasunak garatuz: indibidualak zein kolektiboak.
  • Eragintzaz: eragin politikoa eta soziala, gizartea eraldatzeko estrategia gisa.
  • Esperientziatik ikasteaz: gure jardunetan etengabeko hausnarketa egitea.