Ereindajan: apustu alternatiboa eta ekologikoa

27 maiatza, 2015 at 2:21 pm

ereindajan_1Gipuzkoako Debagoienan kokatzen den Ereindajan ekoizle elkarteak praktika agroekologikoekin lotura duen kontsumo lokala sustatzen du. Elkarte honek eskaintzen dituen nekazal eta abere produktuak lokalki eta prozesu ekologikoen bidez ekoizten dira. Egun, Ereindajanek Arrasaten denda bat zabaltzeko prozesuan dago, eta bai bazkideek zein kontsumitzaileek parte hartu ahal izango dute bertan.

Izan ere, ekoizpen prozesu agroekologikotan parte hartzeaz gain, lehen sektoreko enplegua sustatzen duen ekonomiaren alde dago Ereindajanek.

Ekoizpen sistema alternatiboa eskaintzen duen elkartea izanik, gizarte aldaketarako plataforma bat koordinatzen du eta sentsibilizaziorako hainbat jarduera antolatzen ditu: hitzaldiak, bideo forum-ak, etb.

Informazio gehiago nahi izanez gero, hemen klikatu. Kontaktua: ereindajan@bagara.net