Erosketa pribatu arduratsurantz hezkuntza-zentroetan, ETEetan eta gizarte-erakundeetan

24 maiatza, 2024 at 9:42 am

Erosketa pribatu arduratsurako gidak eskuragarri daude jada! Alboanek eta REAS Euskadik hiru gida praktiko sortu dituzte, hezkuntza-zentroetan, ETEetan eta gizarte-erakundeetan erosketa arduratsurako sentsibilizazio- eta kudeaketa-tresna gisa balio izan nahi dutenak.

Erosketa arduratsua enpresa hornitzaileen hautaketa-prozesuetan gizarte- eta ingurumen-irizpideak txertatzean eta erakunde publikoek, enpresek, erakundeek, gizarte-eragileek eta herritarrek produktuak, zerbitzuak eta hornidurak erostean datza. Kontsumitzaileari, indibidual edo kolektiboari, bere kontsumoarekin praktika eraldatzailea gauzatzeko eta sustatzeko aukera ematen dion tresna da:

  • Giza eskubideen eta lan-baldintza bidezkoen defentsa.
  • Merkataritza harreman bidezkoagoak, inklusiboagoak, demokratikoagoak eta jasangarriagoak.
  • Ekonomia sozial eta solidarioa, feminista eta ekologikoagoa, ongi komunaren zerbitzura.

Ikuspegi horretatik, gero eta eragile pribatu eta gizarte erakunde gehiagok ikusi dute erantzukizun eta iraunkortasun irizpideetan oinarritutako erosketak kudeatzeko politika garatzeko, hezkuntza-sektorea, enpresa-sektorea eta gizarte-arloa lan egiteko pribilegioak izanik norabide hau. Alde batetik, oro har, sektore ekonomiko esanguratsuak direlako zenbait produkturen erosketan eta zerbitzu eta hornikuntza ezberdinen kontratazioan, beraz, arlo horretan duten potentzial eraldatzailea garrantzitsua da. Bestetik, erosketa arduratsuaren praktikak posible egiten duelako entitatearen kudeaketa esparrua, hainbat ikuspegitatik ingurumenarentzako ekonomia eraldatzailea sustatzen duten erakunde-ideia eta proiektuekin lotzea.

Kudeaketa ekonomikoa konplexua duten erakundeetan erosketa arduratsuko politikak hartzeko zailtasunak direla jakitun gara, eta horregatik garrantzitsua iruditzen zaigu aldaketa hauek urrats progresiboak emateko prozesutzat hartzea. Argitalpen hauek egin nahi duten hezkuntza-zentroei, ETEei eta gizarte-erakundeei lagundu nahi diete beren politika eta praktikak aldatzeko bidean, beren funtzio sozial eta ekonomiko eraldatzailea indartzeko. Espero dugu baliagarriak izatea eta entitate hauek kontsumo eraldatzailearen aldeko mugimenduarekin bat egitea eta, horrela, gizarte hobeak eraikitzen laguntzea, pertsona guztientzat eta planeta osorako justizia ekosozialarekin konprometituta.

Hiru argitalpen hauek Alboan-ek eta REAS Euskadik bultzatutako eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak eta Bizkaiko Foru Aldundiak babestutako “Bizitzaren zerbitzura dagoen ekonomiarako eta bizitzaren zerbitzurako proposamenak ikuspegi lokal-globaletik” proiektuaren barruan daude.

Utzi gidatu zaitzagun erakunde bizigarri bihurtzeko!

7 maiatza, 2024 at 9:56 am

Eskuragarri dago jada erakunde bizigarriak eraikitzeko gida interaktibo berria! Alboanek eta REAS Euskadik gida berritzaile hau sortu dugu, erakundeei argibideak eskaintzeko bizigarriago bihur daitezen eta gaitasun handiagoa izan dezaten beren eginkizun sozial eta ekologikoei modu kolektiboan erantzuteko.

Gure proposamena da ikuspegi ekofeminista gure erakundeetara ekartzea, bizitza erdigunean jarriko duten erakundeak izatera hel daitezen eta, horrekin, gure planetak eskatzen dituen eraldaketa ekonomiko eta sozialetan lagundu. Feminismoak eta ekologismoak ematen dituzten ikuspegi alternatibo eta tresna praktikoek laguntzen dute bizitzaren jasangarritasunaren zerbitzura dauden erakunde-ereduetara igarotzeko prozesuan.

Beraz, gida honek erakunde bizigarrien kontzeptua aztertzeko esparru bat eskaintzen du, generoaren eta ekologiaren ikuspegitik, eta baliabide praktiko batzuk ematen, erakundeak ikuspegi horretatik eraikitzen laguntzeko. Funtsezko kontzeptuak ulertzen laguntzen duen eduki argigarria eskaintzen du, eta webguneetara eta dokumentuetara eramango zaituzten hainbat esteka ditu, gaietan sakontzeko eta zure testuinguruan aplikatzeko. Gainera, zenbait ariketa praktiko ere baditu, hala nola galdera-sortak, adibide errealak eta gaiak hainbat ikuspegitatik lantzen dituzten aditu batzuen bideoak.

Ekimen hau REAS Euskadi sareak eta ALBOANek bultzatu dute, eta proiektu honen barruan dago: “Ikuspegi lokal-global batetik bizitzaren jasangarritasunaren zerbitzura egongo den ekonomia baterako praktikak eta proposamen ekosozialak”, zeina Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak eta Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatu baitute batera.

Egin ezazu bat aldaketarekin, eta sortu lan-ingurune bat bizitzaren eta giza harremanen zaintzan oinarritua!

Negozio sozialeko planak Latinoamerikan. COMPARTE sarearen bidaia kolektiboa

10 maiatza, 2019 at 11:04 am

2017an hasitako lan kolektiboaren emaitza delarik, “Negozio sozialeko planak Latinoamerikan. COMPARTE sarearen bidaia kolektiboa” argitalpena partekatzen dugu.

Argitalpen horretan, ALBOAN, Lanki-Mondragon Unibertsitatea eta COMPARTE Sarea erakundeen arteko proiektuaren eremuan lortutako emaitzak eta ikaskuntzak biltzen dira. Proiektua, “Prestakuntza, aholkularitza teknikoa eta laguntza, COMPARTE Sarearen ekonomia sozial eta solidarioko ekimenetan”, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak finantzatu du. Aipatutako edizioan, Negozio Sozialeko hamar planak laburbiltzen dira, hots, Latinoamerikako zortzi herrialdetan Sarearen erakundeek landutakoak. Halaber, hobekuntzak ere azaltzen dira, etorkizunean antzeko esperientzietako prestakuntzan eta aholkularitza teknikoan erabiliak izateko.

Negozio Sozialeko plan horiek Sarearekin lorturiko hamar ekimen ekonomiko-produktiboen jasangarritasuna hobetzea dute helburutzat, Bolivia, Kolonbia, Ekuador, El Salvador, Paraguai, Peru, Mexiko eta Nikaragua herrialdeetan. Landa-eremuetan garatutako ekimenak dira, batik bat. Esperientzia bakar bat dago hiriko eremuan. Iniziatiba horietan, ekoizle txikiak elkartzen dira, ondoko produktu hauek lantzeko: kafea, kakaoa, eztia, barazkiak, sesamoa, kuiak eta zapatak. Garrantzitsuena da jendeari laguntzea testuinguru zailetan aurrera egiten eta bizitza hobea eraikitzen. Horrelako egoeretan, pobreziak eta bazterketak hondatu dituzte biztanleen gaitasunak jarduera produktiboak hasteko, mantentzeko eta familiak aurrera ateratzeko.

ERREALITATEA EZAGUTU ETA ERALDATU

4 apirila, 2018 at 3:26 pm

“Errealitatea ezagutzea eta eraldatzea. Sareak eta ezagutzaren kudeaketa, ekonomiako eta ekoizpeneko ordezko aukeren inguruan” ikerketak, Euskadiko EHNE Bizkaia nekazaritza-sindikatu eta gizarte mugimenduaren eta Txakalako -Mexiko- Vicente Guerrero Taldearen arteko sareko lanaren esperientziak biltzen ditu.

Bi erakundeentzat, sareko lana funtsezkoa da haiek partekatutako helburuen lorpenean aurreratzeko: elikadura-burujabetza eta haien lurraldeen garapen iraunkorra. Ezagutza lortzeko eragile askoko elkarlaneko prozesuen aldeko apustua egiten dute, emakumeen partaidetza nabarmenduz. Hain zuzen ere, landa guneko emakumeen ikusezintasunean eta haien lanaren onarpen-faltan Euskal Herria eta Txakala batera datozen ezaugarriak direnez, genero-ekintasuna zeharkako gaia da Vicente Guerrero eta EHNE Bizkaiaren artean.

Ikerketa honetan zehar jasotutakoak agerian jartzen du gizartea eraldatzea helburu dugunentzat ezagutza lortzeko elkarlaneko prozesuak funtsezkoak direla gure xedeen alde aurreratzeko.  Hori dela eta, ALBOAN, honen pareko COMPARTE sarearen ikuspegia partekatzen duten esperientziak behatzea eta hauengatik ikastea hautatzen dugu, eta baita  sare honekin aliatutako bi unibertsitateekin elkartzea ere.

Ikerkuntza hau Euskadiko Deustuko Unibertsitatearen, Mexikoko Universidad Iberoamericana de Pueblaren, EHNE Bizkaiaren eta Vicente Guerrero Taldearen aliantzei esker gauzatu da, eta beraz gure eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu haien lankidetzarengatik. Era berean, ikerketa hau  aurrera eramateko Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak emandako laguntza ekonomikoa eskertzen dugu.

Garapenerako alternatibei eta ekonomia solidarioari buruzko online ikastaroa

6 otsaila, 2017 at 8:59 am

Garapen eredu alternatiboei eta ekonomia solidarioari buruzko online ikastaroa

Zergatik hitz egiten dugu gaur egun alde alternatiboaren inguruan? Egungo garapen eredu menderatzailearen ordezkoak diren alternatibarik ba al dago? Bizitzaren jasangarritasunarekin bateragarriak diren ekonomian jarduteko beste era batzuk existitzen al dira? Ekonomia Solidarioa proposamen alternatibo egokia al da? Ekonomia alternatiboaren ezaugarriak dituzten jarduerarik ezagutzen al dugu gure inguruan? Zein dira haien ezaugarri nagusiak?

Aurtengo martxoaren 13tik ekainaren 11ra, ALBOAN erakundeak, Euskadiko Ekonomia Alternatiboaren Sarearekin batera, “Garapenerako alternatibak eta ekonomia solidarioa”-ren inguruan hausnartzeko, eztabaidatzeko eta ikasteko aukera eskaintzen dizu online ikastaro baten bitartez. Garapenari buruzko eztabaidetan eta/edo ekonomia sozial eta solidarioan interesik baldin baduzu, zuretzako kurtso egokia izan daiteke. Gehiago jakiteko hemen klikatu.

  • Izen-ematea: hurrengo link-ean martxoak 6a baino lehen http://bit.ly/2kirEdo
  • Ikastaroko datak: 2017ko martxoak 13tik ekainak
  • Ordu kopurua: 60
  • Prezioa: 25 euro
  • Kontaktua: a.gonzalez@alboan.org edo 944151135 telefonoan
  • Antolatzailea: ALBOAN
  • Kolaboratzailea: Euskadiko Ekonomia Alteratiboaren Sarea (Red de Economía Alternativa de Euskadi, REAS)