Negozio sozialeko planak Latinoamerikan. COMPARTE sarearen bidaia kolektiboa

10 maiatza, 2019 at 11:04 am

2017an hasitako lan kolektiboaren emaitza delarik, “Negozio sozialeko planak Latinoamerikan. COMPARTE sarearen bidaia kolektiboa” argitalpena partekatzen dugu.

Argitalpen horretan, ALBOAN, Lanki-Mondragon Unibertsitatea eta COMPARTE Sarea erakundeen arteko proiektuaren eremuan lortutako emaitzak eta ikaskuntzak biltzen dira. Proiektua, “Prestakuntza, aholkularitza teknikoa eta laguntza, COMPARTE Sarearen ekonomia sozial eta solidarioko ekimenetan”, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak finantzatu du. Aipatutako edizioan, Negozio Sozialeko hamar planak laburbiltzen dira, hots, Latinoamerikako zortzi herrialdetan Sarearen erakundeek landutakoak. Halaber, hobekuntzak ere azaltzen dira, etorkizunean antzeko esperientzietako prestakuntzan eta aholkularitza teknikoan erabiliak izateko.

Negozio Sozialeko plan horiek Sarearekin lorturiko hamar ekimen ekonomiko-produktiboen jasangarritasuna hobetzea dute helburutzat, Bolivia, Kolonbia, Ekuador, El Salvador, Paraguai, Peru, Mexiko eta Nikaragua herrialdeetan. Landa-eremuetan garatutako ekimenak dira, batik bat. Esperientzia bakar bat dago hiriko eremuan. Iniziatiba horietan, ekoizle txikiak elkartzen dira, ondoko produktu hauek lantzeko: kafea, kakaoa, eztia, barazkiak, sesamoa, kuiak eta zapatak. Garrantzitsuena da jendeari laguntzea testuinguru zailetan aurrera egiten eta bizitza hobea eraikitzen. Horrelako egoeretan, pobreziak eta bazterketak hondatu dituzte biztanleen gaitasunak jarduera produktiboak hasteko, mantentzeko eta familiak aurrera ateratzeko.

Garapenerako alternatibei eta ekonomia solidarioari buruzko online ikastaroa

6 otsaila, 2017 at 8:59 am

Garapen eredu alternatiboei eta ekonomia solidarioari buruzko online ikastaroa

Zergatik hitz egiten dugu gaur egun alde alternatiboaren inguruan? Egungo garapen eredu menderatzailearen ordezkoak diren alternatibarik ba al dago? Bizitzaren jasangarritasunarekin bateragarriak diren ekonomian jarduteko beste era batzuk existitzen al dira? Ekonomia Solidarioa proposamen alternatibo egokia al da? Ekonomia alternatiboaren ezaugarriak dituzten jarduerarik ezagutzen al dugu gure inguruan? Zein dira haien ezaugarri nagusiak?

Aurtengo martxoaren 13tik ekainaren 11ra, ALBOAN erakundeak, Euskadiko Ekonomia Alternatiboaren Sarearekin batera, “Garapenerako alternatibak eta ekonomia solidarioa”-ren inguruan hausnartzeko, eztabaidatzeko eta ikasteko aukera eskaintzen dizu online ikastaro baten bitartez. Garapenari buruzko eztabaidetan eta/edo ekonomia sozial eta solidarioan interesik baldin baduzu, zuretzako kurtso egokia izan daiteke. Gehiago jakiteko hemen klikatu.

  • Izen-ematea: hurrengo link-ean martxoak 6a baino lehen http://bit.ly/2kirEdo
  • Ikastaroko datak: 2017ko martxoak 13tik ekainak
  • Ordu kopurua: 60
  • Prezioa: 25 euro
  • Kontaktua: a.gonzalez@alboan.org edo 944151135 telefonoan
  • Antolatzailea: ALBOAN
  • Kolaboratzailea: Euskadiko Ekonomia Alteratiboaren Sarea (Red de Economía Alternativa de Euskadi, REAS)

Komikia: “Oletakorta, ekonomia solidarioko abentura bat”

6 azaroa, 2015 at 1:33 pm

Foto comicLangabezian gelditu, eta agroturismo zentro bat martxan jartzen erabakitzen duten bost lagunen abenturak kontatzen dizkigu komikiak. Baina eurena ez da edonolako negozioa izango: ekologiaren ikuspuntutik, jasangarria; eta ekoizpen modeloa etiko eta solidarioa izatea nahi dute.

Komikiaren helburua ekonomia solidarioa ezagutzera ematea da. ALBOAN eta REAS-Euskadi (Red de Economía Alternativa y Solidaria) erakundeen arteko elkarlanetik sortu zen egitasmoa eta Garapen Lankidetzaren Euskal Agentziaren babesa jaso du.