NOR GARA

Blog honetan, nagusi den garapenari aurre egiteko, garapen alternatiboarekin, barneratzailearekin eta jasangarriarekin bat datozen bizi-ohiturak, erakundeen informazioa, ezagutza eta esperientziak partekatuko dira.

ALBOANen, urteak daramatzagu Erdialdeko- eta Hego-Amerikako, Afrikako eta Asiako GKEekin lan egiten. Hauek tokiko eta eskualdeko garapen-prozesuetan laguntzen dute, garapen alternatibotik abiatuz, hango populazioen bizi-baldintzak eraldatzeko asmoz.

Blog honetan, prozesu horien esparru ekonomikoei eta produktiboei arretaz erreparatu nahi diegu. Aurkituko dituzun esperientziek eta ekimenek garapenerako osagaiak dimentsio zabalago batean aurkezten dituzte. Izan ere, taldeen eta komunitateen garapen ekonomiko eta produktiboari lotutako ezaugarriak eta estrategiak jarri nahi ditugu jomugan. Horretarako, bai Hegoaldeko herrialdeetan, baita Iparraldekoetan ere, hala nola Euskal Herritik hurbilen dugun ingurunean, egindako jarduerak partekatuko dira.

Gure helburua, gune honek mundu mailan ekonomia alternatiboa eta solidarioa eraikitzen laguntzea da. Izan ere, GKEek Hegoaldean eta Iparraldean laguntzen dituzten prozesu eta esperientzia jakin batzuk partekatuz, joango gara bloga eratzen, gero gure bizi-ohituretan txerta ditzagun.