IBILBIDEA

COMPARTE ALBOANek antolatutako topaketa- eta elkarrizketa-guneen emaitza gisa sortu da. Gune horietan, Hego Amerikako eta Espainiako 18 gizarte-erakundek hartu dute parte, gutxi gorabehera. Gune horiek 2008an abiarazi ziren, eta haiei esker egiaztatu dugu nahiz eta, herrialde eta testuinguru bakoitzaren artean desberdintasun nabarmenak egon, garapena sustatzeari buruz denek dituzten kezkak, ikuspegiak eta ekintza-ildoak partekatzea lagungarri dela. Jarraian, labur-labur aurkezten ditugu COMPARTEk bidean izandako une gogoangarriak. Gehiago jakiteko, egin klik hemen.

2008ko martxoko mintegia, Bilbon:Institucionalidad y Construcción de lo Público con Participación Popular” mintegia egin zen, eta diskurtso komuna eta ikuspegi berak eraikitzeko oinarriak finkatu ziren.

2010eko maiatzeko mintegia, Loiolan: “Gobernanza democrática para el desarrollo local y regional sostenible, experiencias y aprendizajes” mintegia egin zen, sustatu nahi dugun garapenaren alternatiboaren ezaugarriak eta estrategiak definitzeko eta adosteko. Mintegi hartan ikasketa-komunitate bat martxan jartzea proposatu zen.

2011ko ekaina: COMPARTE komunitatea sortu zen, ikasketa eta bestelako garapenerako ekintzak sustatzeko. Hasiera emateko, denen lan-ibilbidea , komunitatearen egitura eta antolaketa diseinatu ziren.

2011ko azaroa – 2012ko abuztua: 2011ko azaroan, COMPARTE abiarazi zen. Hasieran, esperientzia ekonomiko eta produktiboen ikerketari buruz lan bat egin zen on-line. Esperientzia horietan garatutako gaitasun indibidualak eta kolektiboak; eta erabili izan ziren estrategiak identifikatu ziren. Gogoeta horren ondorioz, gaitasunak garatzeko komunitatearen lehenengo mapa egin zen, eta COMPARTEren esparru etiko zein politikoa orientatzen duten garapen-ezaugarrietan eta erabili beharreko estrategietan sakondu zen.

modulo

2012ko iraileko mintegia, Loiolan: “Aterrizando propuestas para el desarrollo alternativo; un acercamiento a la generación de capacidades en iniciativas económico-productivas” mintegia egin zen. Aldez aurretik online egindako lanarekin eta mintegi horretan hausnartutakoarekin, ikusi zen edukia eman behar zitzaiola COMPARTEk sustatu nahi duen garapen alternatiboari. Beraz, nahi dugun garapen horretarantz bideratuko gaituzten gaitasunen garapenaren mapa propio bat sortzeko aurrerapausoak eman ziren. Datorren urteetarako komunitatearen lan-ibilbide bat ere egin zen.

2013ko ekaineko topaketa, Chilónen: COMPARTEko talde dinamizatzaileak Chilónen (Chiapasen) elkartu zen, non, lurralde-inpaktua duten aukera ekonomikoei eta komertzializazio-estrategiei buruz eta komunitateak berak, bertan dituen lan-ildoak eztabaidatu ziren.

trayectoria29013

2013ko azaroko mintegia, Bugan: “Construcción de alternativas económico-productivas de impacto local y regional” mintegia egin zen, non, prozesu ekonomiko eta produktiboek duten lurralde-irismenari loturiko metodologia landu zen. COMPARTEko kide diren IMCA eta SUYUSAMA erakundeek egindako ibilbidetik sortu da metodologia hori.

buga

COMPARTE 2014-2018ren ORAINA ETA GEROA

Oraindaino, COMPARTEk baterako jarduerak egin ditu, batez ere erakunde bakoitzaren esperientzia partikularrak partekatzeko eta ezagutza sortzeko. Ezagutza horrek bi ardatz izan ditu: (i) bestelako garapenari buruzko diskurtsoa (garapen horren ezaugarriak eta gaitasun-eredua) eta (ii) garapen alternatiboan lan egiteko metodologiak (lurralde-irismena duen garapen ekonomiko eta produktiboaren metodologia). Bi ezagutza-esparru horiek xede argia dute: formulazio teorikoetatik haien aplikazio praktikora pasatzea, esperientzia zehatzak hobetzeko.

Duela gutxi, lankidetza-ildo bat ireki da komunitateko hiru erakunderen artean (IMCA, SUYUSAMA eta CEDIAC Yomol A`Tel), lagundutako komunitate batzuetan balio ekonomikoa sortzeko: kafearen komertzializazioa garapen alternatiboaren irizpideetan oinarrituta. Ekimen hori oso aberasgarria izaten ari da, bai ezagutzak trukatzeko, baita teknikoki hobetzeko eta produktuei balioa eransteko.

COMPARTE komunitateak, funtsean, hiru esparrutan egin ditu aurrerapenak: (i) ikasketak eta ezagutza sortzea; (ii) esperientzia zehatzak trukatzea eta elkartzea; eta (iii) jarduna hobetzeko edo jardun berriak sortzeko ekarpenak egitea. Aurrerapen horiek sakontasun-maila desberdinez ari dira garatzen gizarte-erakunde bakoitzean, erakundeek parte hartzen duten neurrian eta komunitateak berak horretarako aukera-baldintzak sortzen dituen heinean.

Hori dela eta, gure komunitateak aurrera egin du plangintza baten bidez, denontzat jomuga bera eta 2016ko martxora arteko lan-ildo operatiboak marrazten lagundu diezagun. Plan horrek bi lan-esparru argi uztartu nahi ditu: (i) batetik, COMPARTE KOMUNITATEAREN sareko lana antolatzea eta indartzea, eta, bestetik, (ii) erakunde bakoitzeko jarduera praktikoak eta zehatzak, dagozkien esperientzia ekonomiko eta produktiboekin. Plan horrek norabide bat finkatu nahi du, erakunde-multzo gisa (KOMUNITATEA) eta, arlo indibidualean, gizarte-zentro gisa hazi eta indartu gaitezen.

COMPARTEk lau ibilbide metodologiko nola garatu eta nola jarri martxan sakondu nahi du:

  • Gaitasun indibidualak eta kolektiboak garatzea.
  • Esperientzia ekonomiko eta produktiboak hobetzea ekonomia sozial eta solidarioan oinarrituta.
  • Esperientzia ekonomiko eta produktiboak eskalan zabaltzea (lurralde-irismena).
  • Komertzializazio-estrategia integralak garatzea.imagen_muxote_comparte_trayectoria