ERAKUNDEAK
COMPARTE osatzen dugun erakunde gehienok —baina ez guztiok— Hego Amerikako eta Euskal Herriko Jesusen Konpainiako erakundeak gara.
Antzeko ezaugarriak ditugu, hala nola:
- presentzia handia gure inguruan, eta ibilbide luzea dugu,
- esperientzia handia lurraldean, eta legitimitate politiko eta soziala dugu,
- arreta ematen diegu herritar ahulei eta baztertuei (indigenei, nekazariei, emakumeei eta gazteei),
- jarrera ekonomiko, politiko eta sozial argiak hartu ditugu,
- justizia sozialarekin konprometituta dauden gizarte-erakundeek berezkoak dituzten estiloak eta moduak ditugu.
Dinamizazioaz honako hauek arduratzen dira: Hego Amerikako hiru erakundek (CEDIAC Yomol A´Tel, IMCA eta SUYUSAMA) osatutako lantaldea, CPALaren sektore sozialaren koordinazioa eta ALBOAN 2014ko urriaz geroztik, COMPARTEk idazkaritza tekniko bat du, eta hura arduratzen da, lantalde dinamizatzailearekin batera, komunitate osoa dinamizatzeaz.
- Koordinazioa: CPALaren sektore soziala
- Idazkaritza exekutiboa: ALBOAN
- Lantalde dinamizatzailea: CEDIAC Yomol A´Tel, SUYUSAMA, IMCA, ALBOAN
ERAKUNDEAK
ERAKUNDEA | HERRIA | FITXA | |
ACLO Acción Cultural Loyola |
Bolivia | ||
SUYUSAMA – Programa de sostenibilidad local y regional | Colombia | ||
IMCA Instituto Mayor Campesino |
Colombia | ||
CINEP Programa por la Paz |
Colombia | ||
Viviendas Hogar de Cristo | Ecuador | ||
Fundación Servicio Jesuita para el Desarrollo | El Salvador | ||
ALBOAN | España | ||
SERJUS – Servicios Jurídicos y Sociales | Guatemala | ||
CEDIAC Centro de Derechos Indígenas, A. C. Yomol A´Tel |
México | ||
Fomento Cultural y Educativo | México | ||
NITLAPAN – UCA | Nicaragua | ||
Paraguay | |||
CCAIJO – Asociación “Jesús Obrero” | Perú | ||
CIPCA – Centro de Investigación y Promoción del Campesinado | Perú | ||
Sector Social de la CPAL | Perú | ||
Solidaridad Fronteriza | República Dominicana |
ERAKUNDE ALIATUAK
Urte hauetako ibilbidean, ikusi dugu COMPARTEk eta haren lan-ildoak itxaropen handia ari direla sortzen gizarte-erakundeetan zein elkarrekin eragile anitzeko estrategiak sortu nahi ditugun beste eragileetan.
Eragile horien artean, aipagarriak dira unibertsitateak, batez ere Hego Amerikan nahiz Espainian, Jesusen Konpainiari lotuta daudenak. Izan ere, bat egin dute ikerketa-lanak eta gradu-ondoko tesiak eginez, ezagutza gehiago sortzeko eta laguntzen dien prozesu ekonomiko eta produktiboak hobeto ulertzeko.
Unibertsitate aliatuak:
- Deustuko Unibertsitatea, Espainia
- Unibertsitate Iberoamerikarra, Mexiko
- Javeriana Unibertsitatea, Cali, Kolonbia