ERREALITATEA EZAGUTU ETA ERALDATU

4 apirila, 2018 at 3:26 pm

“Errealitatea ezagutzea eta eraldatzea. Sareak eta ezagutzaren kudeaketa, ekonomiako eta ekoizpeneko ordezko aukeren inguruan” ikerketak, Euskadiko EHNE Bizkaia nekazaritza-sindikatu eta gizarte mugimenduaren eta Txakalako -Mexiko- Vicente Guerrero Taldearen arteko sareko lanaren esperientziak biltzen ditu.

Bi erakundeentzat, sareko lana funtsezkoa da haiek partekatutako helburuen lorpenean aurreratzeko: elikadura-burujabetza eta haien lurraldeen garapen iraunkorra. Ezagutza lortzeko eragile askoko elkarlaneko prozesuen aldeko apustua egiten dute, emakumeen partaidetza nabarmenduz. Hain zuzen ere, landa guneko emakumeen ikusezintasunean eta haien lanaren onarpen-faltan Euskal Herria eta Txakala batera datozen ezaugarriak direnez, genero-ekintasuna zeharkako gaia da Vicente Guerrero eta EHNE Bizkaiaren artean.

Ikerketa honetan zehar jasotutakoak agerian jartzen du gizartea eraldatzea helburu dugunentzat ezagutza lortzeko elkarlaneko prozesuak funtsezkoak direla gure xedeen alde aurreratzeko.  Hori dela eta, ALBOAN, honen pareko COMPARTE sarearen ikuspegia partekatzen duten esperientziak behatzea eta hauengatik ikastea hautatzen dugu, eta baita  sare honekin aliatutako bi unibertsitateekin elkartzea ere.

Ikerkuntza hau Euskadiko Deustuko Unibertsitatearen, Mexikoko Universidad Iberoamericana de Pueblaren, EHNE Bizkaiaren eta Vicente Guerrero Taldearen aliantzei esker gauzatu da, eta beraz gure eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu haien lankidetzarengatik. Era berean, ikerketa hau  aurrera eramateko Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak emandako laguntza ekonomikoa eskertzen dugu.

Peru eta Kolonbiako nekazarien gaitasunak eta economía. Bizibidea ateratzea.

25 abuztua, 2015 at 11:39 am
Bizibidea ateratzea

Bizibidea ateratzea

Gizaki orok, izan landa-eremukoak zein hiri-eremukoak, bilatzen dugu bizibidea ateratzeko eta aurrera egiteko modua. Tamalez, gu guztion abiapuntua ez da berdina. Gure ahalmenak eta gure aukerak ez dira berdinak. Munduko zenbait tokitan, landa-eremuan jaiotzen direnek aukera gutxiago dituzte.

Halaxe da, adibidez, Peru eta Kolonbia bezalako herrialdeetan, non «landa-eremuarekiko zorrari» buruz mintzo baitira. Adierazpide horrek zorigaitz bi barne hartzen ditu: indarkeria eta pobrezia. Izan ere, bi herrialde horietan, landa-eremuetan bizi direnak dira pobreenak eta ahulenak, bereziki emakumeak eta neskatoak. Talde hori da indarkeria-mota desberdinen eraso bortitzenak pairatu dituena eta, gaur egun ere, pairatzen dituena.